XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udal Erregimenari buruzko arloko indarreko legezko xedapenen testu birbatua onetsi zuen apirilaren 18ko 1986/781, Legegintzako Erret Dekretuko 122.1. art. betetzeko, zortzi egunetako epean zehar, adierazi den hornidura kontratatzeko egin den deialdiko lehiaketa publikoarentzat aginduzko izango diren Baldintza Teknikoen eta Administrazio Baldintza Berezien Pleguak jendaurrera azaldu dira.

Adieraziko epearen barruan erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira, Aldundiak ebatziko dituenak.

Epemuga hori igaroz gero, Pleguen edota haien Klausula batzuren baliogabetzea sorterazi eta urratze batetan finkatzen diren erreklamazioak ez dira onartuko, baina baliogabetasun akatsean finkatzen diren aurkapenak salbuetsiko dira.

Aldi berean, apirilaren 18ko 1986/781. Legegintzazko Erret Dekretuko Testuko 122. artikulu horretako 2. lerroaldearen itzalpean, lehiaketa publikoa iragartzen da, beharrezkoa balitz, Pleguen aurkako erreklamaziorik azaldatzearren, lizitazioa geroratu egingo litzatekeelarik.

Iragarkia hurrengoa da: I. Xedea: Foru Mildiztegirako erregistro motako paper zuria hornitzeko kontratazioa. 1990. urtea.

II. Lizitazio oinarria: Bi milioi eta berrehun mila (2.200.000) pezeta.

III. Emateko epea: Materiala 20/25 remako partidetan emango da.

Eskari partzial bakoitza emateko epea eskaria jakineraziko den egunaren biharamunetik zenbatu beharreko egutegiko zazpi (7) egunekoa izango da.

IV. Fidantza: Behin-behineko fidantza berrogeitalau mila (44.000) pezetakoa izango da.

V. Prozedura: a) Agiri guztiak Lehendakaritza Saileko Erosketa eta Horniduren Sailatalean daude ikusgai, Foru Jauregian, Gran Via, 25, 29n. solairuan.

b) Idazkitxiak Zerbitzu horretara aurkeztuko dira, deialdia Bizkaiko Egunkari Ofizialan argitaratuko den egunaz geroko hurrengo hogeigarren asteguneko eguerdiko hamabiak (12) arte.

c) Kontratazio Mahaiak, idazkitxiak ireki daitezkeen egunen legez, aste bakoitzeko astearte eta ostegunak adierazi ditu, goizeko hamarretatik (10) aurrera, Lehendakaritza Sailak horretarako jartzen duen Hitzaldi Aretoan.

d) Honako espediente honen eskaintza ekonomiko eta aipamenak, jendaurrean, proposamenak emateko epea amaituko den egunaren hurrengo astegunetako goizeko hamarretan (10) irekiko dira.

VI. Proposamen eredua: ... jaunak/ andereak...ko auzotarra, helbidea...n duena... zenbakiko I.F.K. izanik, bere izenean (edo...ren ordezkaritzan, Administrazio Klausula Berezien Pleguetan aurrikusi den bezala benetakotzen dudana), hurrengoa adierazten du.

1. Bizkaiko Foru Aldundiak... kontratua adjudikatzeko, lehiaketarako deialdia egiteko argitaratutako iragarkiez jabeturik dagoela.

2. Baldintza Teknikoen eta Administrazio Klausula Berezien Pleguak eta agiri guztiak aztertu eta ezagutzen dituela.

3. Halaber, Administrazio Klausula Berezien Pleguetako lehen klausulak aipatzen dituen legezko eta arauzko testu guztiak ezagutzen dituela.

4. Aurreko 2 eta 3 eta hurrengo 5. atalek, hurrenez hurren, aipatzen dituzten agiriak eta legezko eta arauzko testu guztiak osotoro eta aldaketarik gabe onartzen dituela, haiekin adostasunean aurkitu eta beraietara bere gogoz makurtzen dela.